ARTIXTEN TOPAKETA

Azalpen laburra

Artista ala artixta?

2007. urtean Artixten topaketa izeneko egitasmoa martxan jarri genuenean, artixta (ixarekin idatzita) hitza erabili genuen,  Artista (s-z idatzita) hitzaren atzean askotan suposatzen den aura mistiko eta profesional/famatutik bereiztearren. Estatus horretara iristen ez garen artixtak, espazio eta denbora zehatz batean elkartu eta egiten duguna kaleratzea zen helburua. Antolatzaileek baliabideak jarri eta artixtek, zer egin erabaki. Egitasmo irekia zen gustiz, eta normalean antolatzaileak erabakitzen badu zeinek parte hartuko duen, oraingoan alderantzizkoa zen; hau da, antolatzaileak deialdi irekia egiten zuen eta artixtak berak erabakitzen zuen parte hartuko zuen ala ez. Aurrez parte hartzea zihurtatuta, antolatzaileak artixta bakoitzarentzat egoki ziren baldintzak lortzen saiatu behar zuen, eta bide batez, genero edo espezialidade desberdineko artixtak, espazio eta denbora zehatz batean elkarrekin parte hartzeko baldintzak lortu.

Hauxe emaitza...

 

ARTIXTEN TOPAKETA 2007

ARTIXTEN TOPAKETA 2008

ARTIXTEN TOPAKETA 2009

ARTIXTEN TOPAKETA 2010

 

Oharra:

Artixten topaketako kartel guztien egilea: MIK DIRTY VINYL